Burgos CF – Sanse (igandea, 17:00)

El Plantion garaitzera

Vídeo

Irteera zaila Sansek izango duena igande honetan El Plantio futbol zelaira 17:00etatik aurrera. Txuri-urdinek laugarren postua berreskuratu zuten aurreko jardunaldian eta sailkapenaren goiko postuetan jarraitu nahi izango dute brontze mailako arerio gogorrenetariko baten etxean.

Burgoseko taldeak bi porrot jasan ditu jarraian lehendabizikoz denboraldi honetan eta teknikoa aldatu egin dute, baina multzoan gol gutxien jaso dituen talde bezala jarraitzen du, 13 gol besterik ez. Norgehiagoka latza izango du Imanol Alguacilen mutilentzat.

Zerrenda ondorengo jokalariek osatzen dute: Garrancho, Zubiaurre, Alex U., Muñoz, Ugarte, Lapeña, Arrieta, Le Normand, Sanz, Guevara, Muguruza, Saenz, Capilla, Sangalli, Olaizola, Calvillo, Davila eta Celorrio. Baja medikoak dira Sisniega, Gorostidi eta Merquelanz.

Deportivo Alaves B – Real Sociedad C (larunbata, 16:00)

Filialen arteko derbi interesgarria ikusi ahal izango dena larunbatean 16:00etatik aurrera Jose Luis Compañon instalakuntzetan. Reala C-k Deportivo Alaves B bisitatuko du sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko helburu argiarekin. Sergio Franciscorenak hirugarren sailkatuak dira eta burutzen ari diren denboraldia bikaina izaten ari da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!