REALA ETA IMQ

Elkarrekin jarraituko dugu

Realak eta IMQk lankidetza hitzarmena berritu dute datozen hiru denboraldietarako. Dagoeneko 16 urte bete dituen harreman hori sendotu egin da Reale Arenako bulegoetan sinatu den kontratu berri honekin.

Realeko presidenteak, Jokin Aperribayk, eta Real Sociedad Fundazioko zuzendariak, Andoni Iraolak, Javier Aguirregabiria IMQko zuzendari Nagusiarekin, Mercedes Bayón IMQ Taldeko Komunikazio eta Marketin zuzendariarekin eta Roberto Azpiazu Gipuzkoako aseguru-etxeko gerentearekin batera izan dira 2025eko ekainaren 30era arte indarrean egongo den akordio hau sinatzeko.

IMQk eliteko kirolari ez ezik, kasu honetan Real Sociedad Fundazioak ordezkatzen duen gaztetxoen kirolari ere egiten dion ekarpena indartzen du. Izan ere, Real Sociedad Fundazioak kirol, kultura eta gizarte-jarduerak hedatzea eta sustatzea du helburu, eta horien artean dago kirola gizartera hurbiltzea, kirola egitea erraztuz, kategoria eta adin guztietan.

Jokin Aperribay Realeko presidenteak ere oso positibotzat jo du akordioa. “Pozik gaude IMQk beste hiru denboraldi gehiago laguntzen jarraitzen duelako. Urte asko daramatzagu elkarrekin lanean, IMQ familia errealistaren parte dela sentitzen dugu. Eskerrak eman nahi dizkiot IMQri egindako apustuagatik eta Realarekiko konfiantzagatik”.
Javier Aguirregabiriak aukera aprobetxatu du IMQk euskal kirolaren alde egiten duen apustua gogorarazteko, Realarekin duela 16 urtetik duen lotura nabarmenduz: "Guretzat ohorea da Realarekin eta Fundazioarekin beste hiru denboraldirako lankidetzan aritzea eta arrakasta handia izaten ari den klub honi laguntzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!