17-18 DENBORALDITIK AURRERA

Emakumezkoen futbolaren egitura

Klubak emakumezkoen futbolaren eboluzio eta sekzioari eman nahi dion sustapenaren barruan, kirol organigramak ondorengo aldaketak izango ditu hurrengo denboralditik aurrera.

Garbiñe Etxeberriak, sekzioa orain dela 13 urte sortu zenetik hainbat postutan funtzioak burutu dituenak, emakumezkoen futbolaren kirol zuzendaritza bere gain hartzen du.

Xabier Illarretak, emakumezkoen taldearen bigarren entrenatzailea 7 urtez, idazkaritza teknikoa hartzen du.

Aintzane Encinasek, klubaren historian partida gehien jokatu dituen jokalaria, Realak probintzian zehar klub konbenituen jokalariekin egiten dituen teknifikazio entrenamenduak burutuko ditu.

Orain dela aste batzuk berri eman zen bezala, emakumezkoen taldeko staff teknikoa Juanjo Arregi, lehen entrenatzailea, Gorka Alvarez, bigarren entrenatzailea, Ekaitz Etxebeste, prestatzaile fisikoa, eta Ander Ruizek, atezainen entrenatzailea, osatuko dute.

Izaskun Azpillaga, kirol zuzendari izandakoa azken 5 urte hauetan, eta Javi Garmendiak, hainbat funtzio burutu dituenak 9 urtez, kluba uzten dute. Realak eskertu egin nahi die gure klubean pasatako urtetan Realarekiko erakutsitako konpromiso eta profesionaltasuna eta, aldi berean, onena opa die bere alor pertsonal eta profesionalean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!