Donostiako Udalak hiriko emakumeen kirola goraipatzeko ekitaldia antolatu zuen atzo Reale Arenan. Ekitaldian emakumeen hamar talde egon ziren ordezkatuta, euren lana eta lorpenengatik emakumezkoen kirolean ekarpen handiak egiten ari direnak. "Goazen neskak" lelopean, Udalak hiriko talde hauen lana goraipatu zuen: Bera Bera, IDK Gipuzkoa, Arraun lagunak, CD Gimnasia erritmikoa Donostia, Txuri Urdin (izotz-hockeya), Belar-hockeyko Reala, Donostiarra, Txuri-Berri Curling, Atletismo San Sebastian eta Real Sociedad Futbola. Zeremonian Eneko Goia Donostiako alkatea izan zen.
Alkateak “jendea hunkitzen eta bibratzen ari da hirira ekartzen ari zareten garaipen eta lorpenekin”, nabarmendu zuen. Era berean, nabarmendu zuen “urrats asko ematen ari zarete berdintasunean, eta neskato askoren eredu zarete”.
Taldeen lana eskertzeko, Udalak gereziondo bana eman zion talde bakoitzari, emakumezkoen kirolaren hazkundea sinbolizatzen duen opari bat.
Ekitaldi honekin, eta beste behin ere, agerian geratu da gure lurraldeak duen kirol osasun bikaina.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin