Realak akordio bat lortu du CharityStars ongintzako enkanteen online plataformarekin, gure zaleei kamiseta ofizialak, kamiseta sinatuak, Reale Arenarako sarrerak, VIP esperientziak eta etxeko txikienentzako esperientziak lortzeko aukera eskaintzeko, besteak beste.
Ongintzako enkante hauetan parte hartzen duenak Gipuzkoako ‘Adsis Fundazioarekin’ lankidetzan arituko da. Hainbat zirkunstantzia direla medio gure gizartetik kanpo geratzen ari diren gazteei zuzendutako gizarteratze proiektuak bultzatzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da Adsis Fundazioa. Enkante bakoitzean bildutako diruaren parte bat fundazio horretara bideratuko da.
Egin klik HEMEN CharityStarsi buruzko informazio gehiago izateko
Egin klik HEMEN Adsis Fundazioari buruzko informazio gehiago izateko
Lehen experientziak eskuragarri
Egin klik HEMEN eta parte hartu lehen enkanteetan
Akordioa hurrengo partidatik gauzatuko da. Izan ere, gaurtik bertatik jada egin dezakezu eskaintza CharityStarsen webgune ofizialean aktibatu diren bi esperientziatarako (Tiketak eta Escort Kids) . Datozen egunetan futbolariek partida ofizialetan jantziko dituzten kamiseten enkanteak ere aktibatuko dira. Adi egon!
CharityStars-i buruz
Ongintzako online enkanteen nazioarteko plataformarik handiena da CharityStars, eta esperientzia esklusiboak eta oroitzapen paregabeak eskuratzeko enkanteetan eskaintzak egin edo horiek erosteko aukera ematen du, mundu osoko irabazi asmorik gabeko milaka fundazio eta erakunderi lagunduta.
2013an sortu zenetik, CharityStarsek 30 milioi euro baino gehiago bildu ditu irabazi asmorik gabeko erakundeentzat. Gaur egun CharityStars Italiako klub askorekin ari da elkarlanean, eta Milanen, Londresen eta New Yorken du egoitza.