DEPORTIVO ALAVES B 3-2 SANSE

Eraginkortasun kontua

Sansek hiru eta bi galdu du gaur goizean Jose Luis Compañonen Deportivo Alaves B-ren aurka, etxekoak eraginkorrakoak izan diren neurketa batean.

Joan-etorri etengabeen lehen zatia, aukera askorekin bi taldeentzat. Lehenengoa Lobetek izan du, atepetik baloia urrundu ondoren azken momentuan. Etxekoek ez dituzte bereak barkatu eta De la Fuentek, area kanpotik jaurtiketa gurutzatu batekin, lehenengoa sartu du. Eta erreakzionatzeko ia denborarik gabe, Ruizek, ezker hegaleko erdiraketa baten ostean, maldan gora jarri du partida burukada batekin. Aukera on pare bat izan dituzte txuri-urdinek atsedenaldiaren aurretik Veiga eta Gorostidiren bitartez, baina asmatu gabe.

Gipuzkoarrek guztia eman dute bigarren zatian eta aldea murriztu eta partidan sartzeko helburu argiarekin atera dira. Lobetek, area barrutik ondo definituta, lehen gola lortu du. Ordu erdia baino gehiago eman dute aurretik oraindik, eta ahal izan duten modu guztietan saiatu dira, kontraerasoan ere min egin duen aurkari baten aurka. Korner baten irteeran, amaierarako ordu laurden pasatxo falta zela, Montoliok ia erabakita utzi du partida, bigarren zutoinean egindako erremate batekin, nahiz eta Aldasorok, azken txanpan, emozioa jarri dion azken minutuei.

Txuri-urdinek bosgarren postuan jarraitzen dute, nahiz eta galdu eta hiru partida irabazi gabe izan. Datorren astean Haro Deportivo jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Deportivo Alaves B: A. Gonzalez, Gualda, Ruiz, De la Fuente, Radulovic (Elejalde, min. 85), Lupu (Abdallahi, min. 72), J. L. Rodríguez (Sarriegi, min. 91), P. Alvarez, Montolio, V. Lopez, Bengoetxea.

Sanse: Zubiaurre, Blasco, Aranbarri, Ezkurdia, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi (R. Navarro, min. 69), Thior (Alkain, min. 56), Veiga, Djouahra (Aldasoro, min. 82), Lobete.

Golak: 1-0: De la Fuente, min. 25; 2-0: Ruiz, min. 30; 2-1: Lobete, min. 54; 3-1: Montolio, min. 74; 4-2: Aldasoro, min. 88

Epailea: Montes Garcia-Navas. Txartel horia erakutsi die etxeko Gualda eta Lupuri eta kanpoko Aranbarri eta Jimenezi. Etxeko Paulino kanporatu du bi txartel hori erakutsi eta gero (min. 92).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!