Realaren garaipen borobila. A ze erakustaldia. Sei gol lehenengo berrogeita bost minutu magistral burutu ondoren.
Lehenengo zatia izugarrizkoa izan da. Jokoarengatik, sortutako aukerengatik, eramandako erritmoarengatik… eta, noski, golengatik. Lehenengoa Nerea Eizagirrek egin du area kanpoko jaurtiketa sendo bati esker. Bigarrena, era berean, Carla Bautistak sartu du. Hirugarrena ordu erdia bete denean iritsi da. Cardonaren jokaldi bikaina eskuinetik eta Nerearen errematea area barruan. Lehenengo zatia borobiltzeko laugarrena iritsi da. Gaitanek sartu du bere atean eskuin hegaleko erdiraketa bat desbideratu ondoren.
Bigarren zatian kanpokoek aurrera pauso bat eman dute. Behartuta zeuden horretara aurpegia emateko. Neurketa jada erabakita zegoen, baina txuri-urdinen erakustaldia ez da hor amaitu. Kiana Palaciosek, area barruko jaurtiketa batekin, eta Manu Lareok, area kanpoko erremate bati esker, abantaila handiagotu dute. Goiz borobila Zubietan. Gure emakumezkoen taldearen partida bikaina. Ohitzen ari gara azkenaldian.
Gipuzkoarrak bosgarren postuan kokatzen dira momentuz. Hurrengo astean Zubietan berriro ere: Real Betis etorriko da. Aurrera neskak!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (Ramajo, min. 73), Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Chini (S. Olaizola, min. 68), L. Baños (Itxaso, min. 77), M. Cardona, Palacios, N. Eizagirre (Manu, min. 61), C. Bautista.
Valencia CF: Vreugdenhi, Flores (Jucinara, min. 62), Coleman (M. Ortiz, min. 71), S. Hernandez (Guerrero, min. 62), Mari Paz, C. Ferez, Débora, Gaitan, Alejandra (Lombi, min. 46), S. Medina, C. Cubedo.
Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 5; 2-0: C. Bautista, min. 11; 3-0: N. Eizagirre, min. 30; 4-0: Gaitan (b.a.), min. 46; 5-0: Palacios, min. 70; 6-0: Manu, min. 74
Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko C. Bautista, N. Mendoza eta L. Bañosi eta kanpoko Floresi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin