MADRID CFF B 0-5 REAL SOCIEDAD B

Erakustaldia

Gure bigarren taldeak garaipen ikusgarria lortu du gaur eguerdian Madrid CFF B-ri 0-5 irabazita. Txuri-urdinek beraien bertsiorik onena erakutsi dute, jokoa kontrolatuz eta hasieratik etengabe arriskua sortuz. Carlota Chaconek markagailua ireki du hasi eta berehala eta, ordu erdia bete ostean, abantaila handitu du bere bigarren golarekin. Lehen zatiaren azken txanpan, Ane Isasisasmendik hirugarrena sinatu du, lehen 45 minutu bikainak burutuz.

Bigarren zatian, donostiarrek berdin jarraitu dute. Chaconek bere hirugarren gola sartu du 0-4koa eginez. Norgehiagokaren azken minutuan, txuri-urdinek bosgarrena sartu dute Echeverriaren golari esker. Erakustaldia. Neurketa bikaina, gure bigarren taldeari hazten jarraitzeko baliodiona. Hurrengo jardunaldian Real Aviles izango dute bezala aurkari Zubietan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF B: Belén, Serrano, Villanueva (Popova, min. 61), Ochoa (Bartels, min. 74), S. Hernández (Rubio, min. 46), García, Zoe, Ballesteros (Caparroz, min. 46), Arana, Gallardo (Aira, min. 46) eta Aymerich.

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Azpirotz, Soroa (Losada, min. 55), Etxebeste (kap.), Zunzunegi (Esteberena, min. 74), Carrera (Urdampilleta, min. 74), Arrondo (Aramburu, min. 63), Isasisasmendi, Chacón (Echeverria, min. 74) eta Etxarte.

Golak: 0-1: Chacón, min. 13; 0-2: Chacón, min. 34; 0-3: Isasisasmendi, min. 44; 0-4: Chacón (pen.), min. 71; 0-5: Echeverria, min. 89.

Epailea: Daniel Blanco. Txartel horia atera die etxeko Gallardo eta Zoeri eta kanpoko Carrerari. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!