REAL SOCIEDAD 4-0 RAYO VALLECANO

Erakustaldia eta finalerdietara

Vídeo

Reala bigarren aldiz sailkatu da bere historian Erreginaren Kopako finalerdiak jokatzeko. Lau eta huts irabazi diote Rayo Vallecanori denboraldiko neurketa onenean.

Lehenengo zati bikaina txuri-urdinek egin dutena. Nagusi izan dira zalantzarik gabe. Etxezarretaren jaurtiketarekin sortu dute gipuzkoarrek lehenengo aukera arriskutsua. Nuria Mendozak ere abagune bikaina izan du, baina zutoinak gola saihestu du. Leire Baños ere protagonista nagusienetarikoa izan da erdikalde eta aurrekaldean. Pare bat jaurtiketa arriskutsu izan ditu baina Vallesek urrundu ditu azkeneko momentuan. Atsedenaldirako bost minutu geratzen zirenean, Marta Cardonak taldeko jokaldi luze bati amaiera eman dio bat eta hutsekoa eginez. Abantaila lehenengo zatian.

Baina bigarren zatia oraindik hobeagoa izan da. Erakustaldi bikaina. Nahiz eta markagailuan aurretik egon, Gonzalo Arconadaren neskek gol gehiago nahi zituzten sartu azkeneko minutuetan ez sufritzeko. Kiana Palaciosek, Carla Bautistaren pasearen ondoren, bigarrena ezin du. Hortik gutxira, Nahikarik eta Carla Bautistak kanporaketa erabaki dute Realaren alde. Oso ondo erasoan eta bikain ere atzean. Nagusi hasieratik amaieraraino. Garaipen borobila eta orain, Erreginaren Kopako finalerdietara. Jarrai dezala bolada honek.

Asteburu honetan beste partida bat txuri-urdinentzat. Sevillaren aurka jokatu behar izango dute Liga Iberdrolako jaurdunaldi berri batean. Goazen neskak!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Soldevila (Ramajo, min. 80), Etxezarreta, N. Mendoza, Maddi, M. Cardona (B. Beltran, min. 69), Itxaso, L. Baños, C. Bautista, Palacios (S. Olaizola, min. 67), Nahikari (N. Eizagirre, min. 66).

Rayo Vallecano: Valles, Naima (Silvia, min. 61), Iris, angeles (Ubeda, min. 78), Oviedo, Candelas (Masdeu, min. 46), Auñón, Jeni, Carreño (Mendioroz, min. 69), Andújar, Alonso.

Golak: 1-0: M. Cardona, min. 40; 2-0: Palacios, min. 60; 3-0: Nahikari, min. 63; 4-0: C. Bautista, min.65

Epailea: Cuesta Arribas. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Andujarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!