FC BARCELONA 1-2 REAL SOCIEDAD

Erraldoiak

Vídeo

Hiru hamarkada baino gehiago igaro behar izan dira, baina zein une aukeratu duen Realak Bartzelonan irabazteko. Txapeldunen Ligako helburuetarako berebiziko garrantzia duen partidan, txuri-urdinek bat eta bi irabazi dute Camp Noun eta laugarren postura askoz gehiago hurbiltzen dira. Merinok norgehiagokaren hasieran sartutako gol batek eta Sorlothek bigarren zatian sartutako beste batek sekulako hiru puntu eman dizkiote donostiarrei azken minutuetan abantaila murriztu duen Barçaren aurka.

Hasiera ona izan da. Sorlothen lapurreta on baten ondoren, Merinok huts eta batekoa jarri du Ter Stegen gaindituta. Etxekoak nagusitzen hasi dira txuri-urdinen golaren ostean, eta hainbat aukera on izan dituzte denbora tarte txikian, baina ez dute asmatu Remiroren aurrean. Realak, kontraerasoan, bereak ere izan ditu, eta argi eta garbi gainera. Barrenek ez du baloia ondo errematatzen asmatu, eta Chok, Sorlothen beste pase bikain baten ostean, atezainaren aurka jo du. Imanolen mutilak dinamita askorekin iritsi dira gora, eta Barrenek, beste aukera argi batean, gora bidali du Ter Stegenen aurrean. Bere baselina gutxigatik joan da kanpora. Donostiarren lehen zati oso ona.

Bigarren zatia erritmo txikiagoarekin hasi da, eta hori interesgarria zen txuri-urdinentzat. Atezainek gutxiago gelditu dute, eta minutuak korrika joan dira kanpokoen alde; gainera, aukera onena izan dute Sorlothek, bigarren zutoinean, Kuboren falta erdiraketa kanpora bidali ostean. Reala bikain atzean zegoelarik eta beste kontraeraso berri batean, Kubok, Zubimendik eta Sorlothen artean norvegiarraren gola burutu dute abantaila handiagotzeko. Lewandowskik abantaila murriztu du azken txanpan, baina txuri-urdinek luzapenean jokatzen jakin dute hiru puntuak eskuratzeko.

Urrats handia laugarren posturako borrokan. Zenbat eta gehiago zaildu egoera, orduan eta hobeto erantzun dute Imanolen mutilek. Hau talde-gozamena. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

FC Barcelona: Ter Stegen, Balde, Kounde (Alonso, min.46), Christensen, Jordi Alba, Sergio (kap) (Eric, min.84), Kessie (Ferrán, min.63), De Jong, Raphina (Ansu Fati, min.63), Dembelé (Pablo Torre, min.86) eta Lewandowski.

Real Sociedad: Remiro, Aritz, Zubeldia (Pacheco, min.80), Le Normand, Rico, Illarra (kap)(Gorosabel, min.58), Zubimendi, Merino, Cho (Take, min.58), Barrene (Marín, min.73) eta Sorloth (Carlos Fernández, min.80).

Golak: 0-1: Merino, min.6. 0-2: Sorloth, min.72. 1-2: Lewandowski, min. 90

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die etxeko Lewandowski, Busquets, Alonso eta De Jongi eta kanpokos Zubeldia, Illarra eta Takeri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!