CÁDIZ CF 0-2 SANSE

Erraldoiak

Vídeo

Sansek partida bikaina jokatu du Cadizen, norgehiagoka osoan zehar jaun eta jabe eta aukera ugari izan ostean. Gure bigarren taldeak garaipen handia lortu du Ochieng eta Astiazaranen golei esker.

Lehen zatiak abagune asko izan ditu bi taldeentzat. Neurketa jokaldi polemiko batekin hasi da lehen minutuan. Azkenean, VAR-aren bitartez, epaileak Jorge Morenok Fragari falta egin diola baieztatu du. Atezain txuri-urdinak geldiketa bikoitza egin du hogei minuturen buruan, lehenengoa Jorge Moreren burukada bat desbideratu ondoren eta bigarrena Antoñitoren erdiraketa baten ostean. Gure taldearen lehen abagune bikaina minutu batzuk geroago iritsi da, Dani Diazek erdiratu eta Ochiengek, buruz, baloia kanpora bidali duenean. Ordu erdira etxeko taldeak aurrea hartzeko aukera izan du korner batean, baina Gorka Carrerak atepetik atera du baloia. Gola ez da gutxigatik iritsi Sanserentzat eta Carbonellen urruneko jaurtiketak langan jo du, donostiarrek ezker hegaletik hasitako jokaldi bikain batekin. Aukera guztiak gorabehera, Mikel Rodriguezen jaurtiketa indartsu bat barne, lehen zatia golik gabe amaitu da.

Bigarren zatia txuri-urdinen nagusitasunarekin eta Mikel Rodriguezen zutoin berri batekin hasi da, area aurrealdetik egindako errematearen ondorioz gola sartzeko zorian egon baita. Gure taldea nagusi izan arren, aukerarik onena Cadizek izan du, De La Rosak ez du kontraeraso bat bukatu eta baloia hodeietara bidali du. Azkenean, 72. minutuan gola iritsi da, Baldaren asistentzia sakonarekin eta Ochiengen jaurtiketa bikain batek etxekoen atezaina gainditu ondoren. Ansotegiren taldeak errenta handitu ahal izan du Carrerak langa gainetik bidali duen konbinazio on baten ondoren. Azken txanpan, Astiazaranek norgehiagoka borobildu du bigarren zutoinean Baldaren beste asistentzia bikain bat aprobetxatu eta gero.

Gure bigarren taldearen partida izugarria eta urrezko hiru puntu sailkapenean gora egiten jarraitzen duen Sanserentzat. Hurrengo aurkaria, Depor.

Fitxa teknikoa:

Cádiz CF: Víctor, Jorge More, Moussa, Recio, Roger (Dawda, min.53), Brian (kap.) (De La Rosa, min. 46), Ortuño, Antoñito (Ontiveros, min.64), Pascual (Suso, min.64), Caicedo (Iza, min.76) eta Pereira.

Sanse: Fraga, Garro, Beitia (kap.) (Ayo, min.79), Kita, Balda, Carbonell, Aguirre, M. Rodríguez (Eceizabarrena, min.79), Díaz (Astiazaran, min.60), Ochieng (Marchal, min.79) eta Carrera (Mariezkurrena, min.90).

Golak: 0-1: Ochieng, min.72; 0-2: Astiazaran, min.91.

Epailea: Alejandro Ojaos. Txartel horia erakutsi die etxeko De La Rosari eta kanpoko Balda eta Aguirreri.

Estadioa: Nuevo Mirandilla.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!