Ostirala, larunbata eta igandea

Erreginaren Kopa: Gonbidapenak jasotzeko ordutegia

Datorren igandean emakumeen futbolak beste egun paregabe bat biziko du. Erreginaren Kopako finalerdiak sortutako ikusminari esker, zaleek hainbat gonbidapen eskatu dituzte partidu honetarako. Azkenean, webgunearen bidez eskaera egin duten 3.495 bazkideei, eskatutako gonbidapenak emango zaizkie.

Arratsaldean zehar, gonbidapenak eskatu dituzten bazkide guztiei, posta elektroniko bat bidaliko zaie, non behin behineko leihatilaren ordutegia eta sarrerak jasotzeko modua adieraziko den.

Txarteldegien ordutegia

Anoetako eta Antonio Elorza Belodromoko txarteldegien ordutegia

Larunbatean, lehenengo taldeak CD Leganesen aurka jokatuko duela eta, gonbidapenen jasotzea azkartzeko, Anoetako txarteldegia bihartik aurrera irekiko da. Gainera, larunbata arratsaldean, Antonio Elorza Belodromoaren txarteldegia erabiliko da laguntza gisa.

Behin-behineko leihatilaren ordutegia (Anoetako bulegoa eta Atano III. Pilotalekuaren artean kokatuta dagoena) ondorengoa izango da:

Ostirala: 10:00 –19:00.                                                        

Larunbata: 10:00 – 13:00 / 16:30 – 18:30 / Leganesen aurkako partida bukatzen denetik 21:30ak arte.

Igandea: goizeko 10:00etatik partida hasi arte.

Antonio Elorza Belodromoko txarteldegiaren ordutegia ondorengoa izango da:

Larunbata: 16:30 – 18:30 / Leganesen aurkako partida bukatzen denetik, 21:30ak arte.

Garrantzitsua: Azken orduko jende pilaketak saihesteko eta gonbidapenen jasotzea bizkortzeko, sarituak izan diren gure bazkideei gonbidapenak larunbat goizean edo igande goizean jasotzea gomendatzen diegu. 

Gure web orriaren bitartez sarrerak eros daitezke. Bi zonalde egongo dira salgai:

- Harmaila Nagusia, Goiko Eraztuna, Zona N, 10euroko prezioa.

- Harmaila Nagusia, Beheko Eraztuna, Zona 1, 20euroko prezioa.

Salmenta dendetan, Harrobi Tabernan eta Anoetako leihatilan

Larunbata arte, 10 euroko sarrerak erosi ahal izango dira gure dendetan (Elkano kalean eta Arcco Amaran kokatuak daudenak, biak Donostian) eta Harrobi Tabernan, Zubietako Kirol Instalakuntzetan.

Bestalde, Anoetako behin-behineko txarteldegia, Anoetako bulegoa eta Atano III. Pilotalekuaren artean kokatuta dagoena, larunbatan eta igandean irekiko da. Larunbatean, lehen taldeak Leganesen aurka jokatuko duen partidako sarreren salmentarekin kointzidituko du.

Sarbideak

Derbian bezala, gure bazkideak bere ohiko atetik sartu beharko dute, bere bazkide txartela erakutsiz eta bere zonaldeko edozein eserlekutan eser daitezke.

Partida honetarako sarrerek eserleku konkretua ez dutenez, bere zonaldea betetzen bada, bere zonaldetik gertu dauden zonaldetan koka daitezke.

Bestalde, helduak infantil mailako bazkide txartelarekin sartu ahal izango dira. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango dira.

Probintziako autobusak

Emakumezkoen derbian bezala, probintziko autobusen zerbitzua martxan egongo da gure zaleentzat. Izen emateko modua ohikoa izango da.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!