Real Sociedad 1 - 0 Athletic Club

Erreginen garaipena

Vídeo

Realak garaipena lortu du Errege Egunean eta oso sasoi onean dagoela erakutsi du aurkari arriskutsu baten aurka. Derbia, etxera.

Partida txuri-urdinen nagusitasunarekin hasi da. Jokalariak bizi zelairatu dira eta lehenengo minututik atea bilatu dute. Itxasok korner goiztiar bat atera du, baina ez du errematatzaile argirik aurkitu eta minutu gutxira Nerea Eizagirrek golaren saria urratu du. Sendo. Partida Athleticen dominazio fase batera igaro da eta lehoiak hozka egiten saiatu dira, baina txuri-urdinen erresistentziarekin topo egin dute. Nuria Mendozak kontraeraso arriskutsu bat eten du eta minutu gutxiren buruan Nanclaresek bizkaitarren jaurtiketa bakarrenetakoa estali du. Atsedenaldia, hutsean berdinduta eta dena ikusteke.

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da. Nerea Eizagirrek langa jo du jokaldi oso bizian. Domeinua berriro ere nabari. Topaketa, berehala, bi aldeen arteko joan-etorri etengabea bihurtu da. Korner berri bat ia etxekoen lehen gola izan da eta jarraian taldeak bi aukera trinko kateatu ditu Nahikariren jaurtiketa baten bidez eta Barbara Latorrek areara botatako pase bikain batekin. Athleticek kontraerasoan aukera bilatu du eta lehenengoa gauzatzear egon da, baina epaileak gola ezeztatu du; jokoz kanpo. Tentsio eta energia handiena derbian. Eta lehertu egin da dena. Palaciosen eta Maitaneren sarrerekin fitxak mugitu ostean, Barbara Latorrek markagailua ireki du ezker hegaletik botatako tiro indartsu batekin. Konformatu beharrean, aurkariaren atzealdea zigortu dute etengabe: bi jaurtiketa eta kornerra. Markagailuari zenbakirik gehitu ez dioten arren, etxekoen nagusitasuna berretsi dute argi eta garbi. Athletic saiatu da partida berdintzen azken minutuetan langan jo duen jaurtiketa batekin, baina Reala suspertu egin da eta ia bigarrena sartu du partida ixteko puntuan zegoela. Azken txistua eta derbi txuri-urdina.

Etxekoen garaipena nagusitasun nabarmenarekin eta urteko lehen hiru puntuak. Sentsazio oso onak Real Madril igande honetan hartzeko. AUPA REAL!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Tejada, Lucía, Itxaso (min. 65, Maitane), Franssi (min. 65, Palacios), Nuria R., N. Mendoza, Gemma, N. Eizagirre (min. 85, Amaiur), Barbara, Nahikari.

Athletic Club: Oihane, Moraza (min. 79, Amaiur), Garazi, Valdezate, María Díaz (min. 73, Nevado), Y. Corres, Jone Ibañez (min. 60, Unzue), Eunate, Istillart, L. García, A. De La Nava

Golak: 1-0: Barbara, min. 67

Epailea: Sara Fernández Ceferino. Txartel horia atera die etxeko Amaiurri, eta kanpoko Sophie Istillarti eta Garazi Muruari. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!