SEVILLA FC 0-2 REAL SOCIEDAD

Erritmoa ez dadila gelditu

Vídeo

Beste garaipen txuri-urdin bat Liga Iberdrolan. Gaurkoan Sevilla FC-ren aurka izan da. Azkeneko minutuetan erabaki den partida honetan, golegileak Nahikari eta Kiana izan dira,

Aukera gutxi ikusi dira lehenengo zati honetan, neurketa parekatua izanik. Bi taldeek baloiaren jabetza izateko helburua zuten eta horrekin jokaldi luzeak burutu. Lehenengo aukera arriskutsua Kiana Palaciosen eskutik irirtsi da, azkenean protagonista izan dena, baina bere jaurtiketak ez du atea ikusi. Etxekoen aukera argiena epaileak baloigabetu du jokoz kanpokoa adierazi ondoren. Zorionez, gola sartu baitzuten.

Mugimendu gehiago ikusi dugu bi areatan baina emaitza berbera. Aukera dexente baina golik lortu gabe bi tadea. Baina partidak beste bide bat hartu du amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean. Nahikarik ez barkatu penalti puntutik eta huts eta batekoa egin du gipuzkoarren alde. Zailena eginda zegoen, baina Gonzalo Arconadaren neskek beste pauso bat eman dute. Eta, horrela, Kiana Palaciosek garaipena bideratu du kontraeraso batean. Hiru puntuak Donostiara etorri dira.

Laugarren garaipena Liga Iberdrolako azkeneko bost neurketetan. Gainera, aste honetan Kopako finalerdietara iritsi ondoren. Erritmoa ez dadila gelditu. Goazen neskak!

 

Fitxa teknikoa:

Sevilla FC: Ramos, Olga, Maite, Vicky (Karpova, min. 79), Marta, Bores, Nagore (Lara, min. 88), Rivero (Franco, min. 64), Payne, Jenifer (Portales, min. 60).

Real Sociedad: Quiñones, Iraia (B. Beltran, min. 66), Maddi, N. Mendoza, M. Cardona (Soldevila, min. 88), Itxaso, L. Baños (Chini, min. 77), Etxezarreta, Palacios, Manu (C. Bautista, min. 39), Nahikari.

Golak: 0-1: Nahikari (p.), min. 76; 0-2: Palacios, min. 87

Epailea: Contreras Patiño. Txartel horia erakutsi die etxeko Vicky, Maite eta Martari.

Gonzalo Arconada “Landutako partida”

Gonzalo Arconadak Real Sociedad TV-ko kamaren aurrean hitz egin du garaipena eskuratu ondoren: “Ondo hasi dugu neurketa, batez ere lehenengo ordu erdian. Aurkaria atzean egon da bere momentua itxaroten kontraerasoekin. Guk ondo kudeatu ditugu jokaldi horiek. Hortik aurrera, partida parekatzen joan da. Norabidea aldatu egin da gure alde korner batean epaileak penaltia adierazi duenean eta hor ireki egin da neurketa. Beraiek aukera argi bat izan dute berdintzeko, baina ez dute lortu eta guk, kontraeraso batean, bigarrena egin dugu. Partida parekatua eta landua izan da. Sevilla FC-k oso ondo lehiatu du”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!