ESKATU ZURE SARRERAK

Erromara joango zara?

Reala ez da egongo bakarrik Erroman. Europa Leagueko zozketak Italiako klub historikoaren aurkako norgehiagoka ederra eskaini digu eta zale txuri-urdinak munduko hiririk ederrenetako batera bidaiatzeko gogoz daude. Talde txuri urdinak 3.400 sarrera izango ditu, eta nominalak izango dira. Sarrerak 29 euroko prezio bakarra izango dute. 

Bazkideek, akziodunek eta RS Fanek sarrerak eskatu ahal izango dituzte gaurtik, astelehena, ostegunera arte, 12:00etan. Eskatzaile bakoitzak, bazkide, akziodun edo RS Fan izan behar da  eta sarrera bat gehi beste sarrera gehigarri bat eskatu ahal izango. Bigarren sarrera hori bazkide ez den lagun batentzat izan daiteke.

Eskaerak egiteko epea hilaren 2an, osteguna, amaituko da, 12:00etan. Kupoa gaindituz gero, zozketa egingo litzateke izena eman duten eskatzaile guztien artean. Ostegunean zehar, emailez jarriko dira harremanetan saridunekin.

Sarreren bidalketa emailez

Saridunek (eskatzaileak) Bazkidearen Arretarako Bulegora joan beharko dute ostiralean, martxoak 3 (10etatik 20etara). Zenbatekoa ordaindu eta eskatzailearen edo laguntzailearen NANa -edo NANaren fotokopia- aurkeztu beharko dute.

Datorren astean, AS Romak sarreren PDF bat bidaliko du eskatzailearen eta lagunaren emailera. Garrantzitsua da gogoratzea sarrerak nominalak izango direla eta hori estadioko sarbidean egiaztatuko dela.

Mesedez, bete itzazu inprimakiak Erromara joango diren pertsonen datuekin, ez baita onartuko izen-aldaketarik txarteldegian ordaintzerakoan. Bikoiztutako eskaerak ere ez dira zenbatuko. Estadiora sartzean, sarrera bakoitzari esleitutako izena egiaztatuko da, pertsona horren NANarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!