Sansek Antonio Solana futbol zelaia bisitatuko du larunbat honetan Intercity CF taldearen aurka jokatzeko. Txuri-urdinek denboraldiko lehen porrota jaso zuten pasa den asteburuan Zubietan, azken txanpan hamar minutu eskasetan markagailua iraulita ikusi ondoren. Jardunaldi honetan igo berri den beste talde bat izango dute aurkari, baina helburu handiak izango dituzte, liga hasiera ona burutzen ari baitira. Erronka berria gure filialarentzat, lehiatzen eta hazten jarraitzeko bere kategoriako estreinaldian. Aupa Sanse!
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:00 Euskal Kadetea – CD Vasconia (RSTV)
18:00 Ohorezko Jubenila – AD San Juan (RSTV)
Igandea:
12:00 Real C – UD Logroñés B (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin