Sansek Las Llanasen jokatuko du ostiral honetan Sestao Riverren aurka. Txuri-urdinek Bilbao Athleticen aurka galdu zuten pasa den asteburuan, bolada onari amaiera emanez sei partida jarraian galdu gabe egon ostean (hiru garaipen eta hiru berdinketa). Estropezu egin arren, gure filialak bigarren postu pribilegiatuan jarraitzen du. Bizkaitarrak, berriz, entrenatzaile berri batekin helduko dira, norabidea aldatu eta jaitsiera postuetatik ateratzeko asmoz. Erronka berria txuri-urdinentzat. Aupa Sanse!
REAL C – CD ANGUIANO (LARUNBATA, 18:00)
REAL C – CD ANGUIANO (LARUNBATA, 18:00)
Gure hirugarren taldeak Anguiano hartuko du larunbat honetan aurkari zuzen baten aurka jokatuko duen norgehiagoka erabakigarri batean. Aurreko jardunaldian Gobelan bigarren sailkatua (lehenengoarekin berdinduta) mendean hartu ondoren, txuri-urdinek beste garaipen bat lortu nahi dute salbaziora hurbiltzeko.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:30 Infantil Gaztea – Danena KE (RSTV)
12:30 Infantil Txikia – CD San Marcial (RSTV)
16:00 Emakumezkoen B taldea – Atlético Villalonga FF (RSTV)
18:00 Real C – CD Anguiano (RSTV)
Igandea:
10:30 Infantila – Zumaiako FT (RSTV)
12:30 Emakumezkoen Kadetea – Oiartzun KE (RSTV)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin