Kilometro Txuri-Urdinak

Erronka txiki berria dugu!

50.000 kilometroak gainditu ditugu! 111.111 kilometroen bila goaz Realaren 111. urteurrena ospatzeko. Abenduaren 31 arte dugu hori lortzeko. Irailaren 11tik, erronka martxan jarri genuenetik, 1.400 zale baino gehiagok eman dute izena Kilometro Txuri-Urdinak-en, eta 400 lagunetik gora 11 kilometro baino gehiago egin dituzte korrika, oinez edo bizikletaz (hau zen proposatutako lehen erronka txikia eta hurrengo egunetan zehar irabazleei idatziko diegu).

Eta gaur, hilabete berriaren hasierarekin bat eginez, bigarren erronka txikia martxan jarri dugu. Urriaren 25era arte duzu zure argazki bat igotzeko (Twitter-en edo Instagram-en), korrika, oinez edo bizikletaz, #RS111 traola erabiliz. Hori egiten duzuen guztien artean bost sari handi egongo dira: Pancracio eta Pastoret produktu-sortak (Anorayk banatutako produktuak), Realeko baloiak eta David Silvaren Marrazketabar kamisetak. #RS111 hashtag-arekin zenbat eta argazki gehiago igo, orduan eta irabazteko aukera gehiago izango dituzu.

Zure ahalegina oso lagungarria da; izan ere, bide horretan lortzen duzun kilometro bakoitzeko, jostailuak erosteko lau zentimo emango zaizkio Gurutze Gorriari.

Kilometroak egiteko moduak

Doan da. Lehenik eta behin, hemen erregistratu behar duzu. Oso datu gutxi behar ditugu. Behin hori eginda, bi modu dituzu kilometroak pilatzen hasteko:
1. Lotu ezazu zure kirol-erlojua edo pultsometroa, normalean erabiltzen duzuna, sortu dugun webgunearekin. Prestatu dugun webgune berezitik zuzenean egin dezakezu: Strava, Polar... (baliteke aplikazio batzuek ordu batzuk edo egun batzuk behar izatea webgunean kilometroak zenbatzeko. Strava aukera gomendatzen dizugu).

2. Beste aukera (ez da beharrezkoa kirol-erlojua izatea) Kinendu aplikazioa deskargatzea da, eta horrek zenbatzea zure kilometroak. Aukeratu Kilometro Txuri-Urdinak erronka aplikazioan. Aukera horrekin, oinez zoazela, korrika edo bizikletan, mugikorra eta GPSa konektatuta eraman behar dituzu, eta, hasi aurretik, Kinendu aplikazioan, beste entrenamendu-saio bat hasi behar duzu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!