bazkideak

Eserlekua aukeratzeko hitzorduak: hilak 14tik 19ra

Ostegun honetatik aurrera, gainerako harmailetako bazkideak joan dira Arcco Amarako Arreta Gunera. Posta elektronikoa, taldeak ordezkari aukeratutako pertsonari bidali zitzaion, eta, galdetegia modu indibidualen bete dutenen kasuan, bazkideari berari.

Aste honetan bidali dira datorren astearen bukaerarako hitzorduak. Birkokapenen prozesuak aurrera egin ahala, hitzordu kopurua handitu egingo da.

Astero, hurrengo asteko hitzorduak argitaratuko dira gure web gune ofizialean; horrela, gure bazkideek hitzorduaren posta elektronikoa nahiko aurrerapenez jasoko dute, hitzorduari begira antolatu ahal izateko. 

Hona hemen esteka bat eserlekua aukeratzeko prozesuaren gaineko galderarik ohikoenekin.

Hitzordua baieztatu posta elektronikoaren bidez

Posta elektronikoaren bidez bidalitako hitzordua baieztatu behar duzu. Aste honetan edo hurrengo astean hitzordua baduzu eta posta elektronikoa ez baduzu jaso, 900 535 798 telefonora deitzea eskatzen dizuegu. Horrela, hitzorduko ordua baieztuko dizuegu.

Ordezkariek bere taldeko edozein pertsonaren esku delegatu ahal izango du hitzordua. Ordezkariaren ordez hitzordura doan pertsonak bere bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko du. Proposatutako egunean joatea ezinezkoa bada, beste egun batzuk eskainiko zaizkio, baina lehentasuna galduko da bazkide kopuru batekiko.

Gogoratu pasa den astean Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideei ere emaila bidali zitzaiela, euren eserlekua mantentzen dutela baieztatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!