ANOETA

Eserlekua aukeratzeko prozesua

Aste honetan, Anoeta berriko eserlekuak aukeratzeko prozesuari ekingo dio Realak. Orain arte, 24.281 bazkidek bete dute jada datorren denboraldirako eserlekua aukeratzeko galdetegia, hau da, bazkide guztien %97 baino gehiagok. Oraindik galdetegia bete ez duten eta guk beraiekin harremanetan jartzerik eduki ez dugun 735 bazkideei banaka deituko zaie. Prozesuaren hasieran adierazi genuenez, klubaren helburua da 2018-19 denboraldiaren hasieran eserlekuak definituta edukitzea.

Azken aste hauetan, klubak galdetegien bidez jasotako informazio guztia prozesatu du, zeinetan eskatzaileen datu pertsonalak eta, bereziki, talde guztien osaera eskatzen ziren.  Hitzorduak emateari dagokionez, datorren apirilaren 27an jakinaraziko da taldeen puntuazioen rankinga, honako baremo hauen arabera: antzinatasuna, asistentzia eta akzio kopurua.

Rankinga ezagutu eta gero, ostiraletik bertatik aurrera aurrera, kluba emailak bidaltzen hasiko da progresiboki talde bakoitzaren ordezkariei zein modu indibidualean izena eman duten bazkideei, eserlekua aukeratzeko hitzordua adierazteko. Ordezkariak bere taldeko edozein pertsonaren esku delegatu ahal izango du hitzordua. Ordezkariaren ordez hitzordura doan pertsonak bere bazkide txartela edo NANa aurkeztu beharko du. Proposatutako egunean joatea ezinezkoa bada, beste egun batzuk eskainiko dira, baina lehentasuna galduko da bazkide kopuru batekiko

Taldearen ordezkariak edo modu indibidualean izena eman duen bazkideak mezu bat jasoko du, astebete bat lehenago, hitzorduaren egun eta orduarekin. Horrenbestez, eserlekuak aukeratzeko prozesu honetarako hitzorduak ere astero antolatuko dira, bazkide bakoitzak bere eserlekuaren antolaketa ahalik eta hoberen antolatu ahal izan dezan. Klubak aurreikusten du astean 1.000 hitzordu egingo direla, bazkideek euren eserlekua aukeratzeko. Aukeraketa, berriz, aplikazio baten bitartez egingo dute, non eserlekuaren kokalekua eta eserlekutik zelaia nola ikusten den ikusi ahal izango duten, 3Dn.

Egungo kokapena mantendu nahi duten Tribuna Nagusiaren Goialdeko eta Ekialdeko Tribunaren Goialdeko bazkideen kasuan, baieztapen email bat jasoko dute. Eserlekua 2018-19 denboraldian eraikiko den eta 2019-20 denboraldirako amaituta egongo den iparraldeko harmaila berrian aukeratu duten bazkideei zelaiaren gainerako lekuetan libre dauden eserlekuak esleituko zaizkie behin-behinean, 18-19 denboraldirako.

Arreta Arcco Amara merkataritza gunean

Gure bazkide guztiei erantzuteko, berez konplexua den prozesu hau arindu nahian, klubak 144 metro karratuko leku bat prestatu du Arcco Amara merkataritza guneko lehen solairuan. Prozesuari lotutako gestio guztiak Arcco Amaran egingo dira, eta, beste gai batzuetarako, bazkidearentzako arreta Anoetako bulegoan egiten jarraituko da. Arcco Amarako arretarako ordutegia ere luzatu egingo da. Astelehenetik larunbatera izango da, 9:30etik 20:00etara, etengabe. Laster informazio gehiago emango dizuegu lokal berri horren gainean.

Arcco Amara merkataritza guneko lokal berri horretatik bazkide indibidualak eta taldeko kideek izendatutako ordezkariak pasatuko dira, bai eta Aitor Zabaletan Harmailan izena eman duten 1.713 bazkideak ere. Zehazki, Aitor Zabaleta Harmaila horretako kideak izango dira beren egoera formalizatzera pasatuko diren lehenak. Aste honetan email bat bidaliko zaie, eta, datorren astetik aurrera, arccon prestatutako lokaletik pasatzen hasiko dira.

Bazkide berrientzako informazioa

Gaur arte, guztira 2.374 pertsonak jakinarazi dute Realeko bazkide egiteko asmoa, dela talde batean dela indibidualki. Lehen fase hau amaitu ondoren, bakarka edo bazkide berriez baino ez osatutako talde batean izena eman duten bazkide berriei deituko zaie.  

Klubetik eskerrak eman nahi ditugu estadioa birmoldatu bitartean gure bazkideek erakutsi duten portaera eredugarriagatik. Irailean, aforo berriaren hiru laurdenak bukatuta edukiko ditugu, eta zelai berria ia errealitate izango da. Estadio berri bat edukiko dugu, gure esperientzia hobetzeko. Zelaitik hurbilago eta ikusmen hobearekin eserleku guztietatik. Familia realzalearentzako estadio bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!