goiko eraztuna

Eserlekuen instalakuntza osatu da

Anoetako lanak bere bidea egiten ari dira. Aurreikusi zen bezala, eserleku berrien instalakuntza osatu da, Estadioaren goiko eraztunean. Daplasten Avatar eserleku mota berberari buruz ari gara, lehenengo, bai Aitor Zabaleta Tribunan, bai beheko eraztunean jarritakoa.

Eserleku berriak aipatutako guneetan ezarri ondoren, Goiko Ekialdeko Tribunan jartzeari ekin zitzaion, eta, aurrerago, Goiko Tribuna Nagusiko ezarpena bukatu zen. Beraz, datorren igandeko partidatik aurrera, gure bazkideek euren eserlekuez gozatu ahal izango dute.

Goiko eraztunaren lehen ilara

Ondorioz, goiko eraztunean kokatutako bazkideek, dagoeneko, badaukate eserleku berria, aipatutako eraztunaren lehenengo ilarakoek izan ezik. Hor udara arte mantenduko dira lehengo eserlekuak. Orduan, publizitate-hesia aldatuko da eta, horren ondorioz, eserleku berriak jarri ahal izango dira, lehenengo ilarako pasilloa zabaldu egingo delako.

Era berean, gure bazkideen ikuspegia hobetzeko asmoz, Aitor Zabaleta Tribunaren goiko eraztunaren publizitate-hesia aldatzen ari gara. Hobekuntza hori martxo bukaeran bukatuko litzateke.

Udan zehar, gainerako tribunetako publizitate-hesia berrituko da. Beste behin, gure bazkideek erakutsitako egoera ulertzeko gaitasuna eta pazientzia eskertu nahi ditugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!