Sansek bi partida jokatuko ditu Reale Arenan irailean: hilaren 11n derbia SD Eibarren aurka (16:00etan), eta 25-26ko asteburuan SD Huescaren aurka (eguna eta ordua zehaztu gabe).
Partida hauetara joan nahi duten bazkideek dagoeneko sarrerak eska ditzakete ohiko formularioa betez. Orain arte, nahiz eta bigarren taldearen partidetara joaten den jendetzak gora egiten jarraitzen duen, eskaerak ez du edukiera gainditu, eta, beraz, ez da zozketarik behar izan. Astelehenean iragarritako edukiera handitzeak ere egoera hau errazten du.
Datorren astean jakinaraziko dira lehen taldeak Reale Arenan irailean jokatuko dituen partiden edukiera murriztua kudeatzeko irizpideak, bai Lehen Mailakoak (Sevilla FC eta Elche CF), bai Europa Leaguekoak (AS Monaco), UEFAk ezarritako baldintzak ezagutzen ditugunean (bidaiak, bisitarien zaleak…).


Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin