Otsailaren 16an Benito Villamarinen jokatuko dugun partidarako zure sarrerak eskatzeko formularioa ireki da. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 568 sarrera jasoko ditu, 31.20 euroko prezio bakarrean.
- 478 sarrera gure bazkide eta RS Fanentzat.
- 55 sarrera laguntaldeentzat.
- 35 sarrera klubaren konpromisoetarako.
Eskaera gaurtik otsailak 10a arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo astelehenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu.
Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira otsailaren 11ean.
Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.