VILLARREAL CF-REAL SOCIEDAD (apirilak 20, 16:15)

Eskatu zure sarrerak

Apirilaren 20an Vila-realen (16:15etan) jokatuko den partidarako sarrerak eska ditzakezu. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 200 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 115 sarrera bazkideen eta RS Fan-en eskaeretarako.

- 30 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 55 sarrera laguntaldeentzat.

Sarreren eskaera realsociedad.eus-en bitartez esklusiboa izango da gure bazkideentzat eta RS Fanentzat. Eskaera gaurtik ostiralera arte, biak barne, egin behar da. Epea ostiralean12etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. Eskatzaileek eta laguntzaileek bazkideak edo RS Fan izan beharko dute.

Behin eskaera epea bukatzen denean, kupoa gainditzen bada zozketa egingo da eskaera egin duten guztien artean. Sarituak posta elektroniko bat jasoko dute astelehenean sarrerak jasotzeko. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean, astelehenean, ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea.

Mendizorrotzarako sarrerak, ostegunetik aurrera

Datorren ostegunean aktibatuko da apirilaren 23an 21:30etatik aurrera Mendizorrotzan jokatuko dugun partidarako sarrerak eskatzeko formularioa.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!