Sanse 3-0 SD Logroñés

Estreinaldi ezin hobea

Vídeo

Sansek 3-0 irabazi dio SD Logroñesi, 2023an jolastutako lehen buruz burukoan. Partida menderatzen jakin dute eta erasoko jokaldiak ondo amaitu dituzte.

Sanse lehen minutuen menderatzaile izan da, hasieratik bere jokoa inposatu nahian. Baina lehen aukera handiaren protagonistak logroñarrak izan dira. Samanesek baloi bat ondo kontrolatzea lortu du penalti puntuan eta eskuinarekin errematatu du, baina Aranak baloia buruarekin aldentzea lortu du. Eta bi aurrelari txuri-urdinen arteko lehen konbinazioari esker, Martonek baloia kontrolatu eta Gabilondorentzat utzi du, eta kanpokoek aldendutako erremate baten ondoren, Magunak atera errematea egin eta markagailuan 1-0ekoa jarri du. Donostiarrek gehiago nahi izan dute une oro, eta Martonen zelai erditik abiaduraz defentsak irabazi ostean, bera izan da arean sartu dena eta baloia eskuin zutoinari itsatsita jarri duena, partidako bigarrena 28. minutuan sartzeko. Tudelarraren seigarren gola denboraldi honetan. Eta Sergio Franciscoren mutilek lehen zati bikaina itxi dute beste kontraeraso batekin, non Magunak baloia ondo gidatu eta pasea eman ondoren, Agirrek jaurtiketa gurutzatu bat egin du 3-0ekoa jartzeko.

Bigarren zatian, txuri-urdinek ez dute atzera egin eta aukerak sortzen jarraitu dute. Agirrek Magunaren beste baloi bat jaso eta bere bigarren gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokoz kanpon zegoelako. Olasagastik ere areaz kanpotik probatu nahi izan du atezaina, baina baloiak ez du aterik aurkitu. Raul Llonaren jokalarien argiena 82. minutuan iritsi da; Aranak baloia aldentzera atera behar izan duen korner batean, Canedak honen bizkarra hartu eta atezainik gabe sartu du gola, baina epaileak jokoz kanpo dagoela adierazi du. Eta Azkuneren jokaldi on baten ondoren, non Errenteriako aurrelariak laugarrena jartzeko aukera izan duen, epaileak amaiera adierazi du.

Hiru puntu urteko lehen partidan eta aurkari zuzen baten aurka. A zer modua 2023a abiatzeko! Datorren astean Bizkaira bidaiatuko dute Amorebietaren aurka jokatzeko. Aupa Sanse!


Fitxa teknikoa:

Sanse: Arana, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Gómez, Glez. de Zárate, Olasgasti, Gorrotxategi (Teijeira, min. 79), Maguna (Balda, min. 79), Martón (Azkune, min. 71) eta Agirre (Garrido, min. 64). 

SD Logroñés: Jero, Gexan (Monroy, min. 60), Caneda (kap.), Ruiz, Manny, Sarriegi, Lozano (Ribeiro, min. 60), Martínez, Samanes (Castrillejo, min. 73), Esteban (Thompson, min. 86) eta Unzueta (Silvente, min. 73). 

Golak: 1-0: Maguna, min. 22; 2-0: Martón, min. 28; 3-0: Agirre, min. 42.

Epailea: Gómez Lameiro. Etxeko Maguna eta Teijeirari eta kanpoko Caneda, Silvente eta Estebani atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!