Sanse 1-0 SD Tarazona

Estreinaldi ezin hobea

Vídeo

Sansek denboraldiko lehen garaipena lortu du SD Tarazonari 1-0 irabazita. Sergio Franciscok zuzentzen duen taldeak ondo hasi du denboraldia merezitako garaipenari esker.

Gure filiala nagusi izan da neurketako lehen berrogeita bost minutuetan, baina ez du gola sartzeko aukera argirik izan. Aramburuk, buruz korner baten ostean, lehen abagunea izan du etxekoak aurreratzeko, baina bere burukadak zutoina urratuz alde egin du. Hogei minuturen buruan, Dadie atezaina ezustean harrapatzeko zorian izan da, area barruan buruz buruko jokaldi on bat egin eta gero. Txuri-urdinek jokaldi onak egiten jarraitu dituzte eta behin baino gehiagotan iritsi dira aurkariaren helmugara, baina baloi batek ere ez du ate barruan amaitu.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Aramburuk, berriz ere buruz, lehenengoa egitetik oso gutxira egon da. Sei minutura Magunazelaia izan da etxekoen lehen gola egin duena, aldaratze bat ederki aprobetxatu eta gero. Kanpoko taldeak aukera argia izan du neurketa berdintzeko; Canok ezkerreko aldetik erdiratutako baloia langa gainetik bidali du gola sartzeko dena alde zuenean. Amaierarako ordu laurden falta izan denean, Aramburuk, berriz ere, oso gertu izan du gola jaurtiketa gurutzatu batekin, baina baloia ateko eskuadra urratuz joan da. Jarraian, Fiabemak ia bigarren gola sartu du, aurrealdetik egindako ezkerkada batekin. Aragoiko taldeak aukerak izan ditu berdinketa lortzeko azken txanpan, baina ez du arrisku handirik sortu.

Lehen hiru puntuak donostiarrentzat, ondo hasi baitute denboraldia. Datorren astean Teruelera joango dira. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa

Sanse: Ayesa, Aramburu, Martín (Agote, min. 70), P. Rodríguez, Cantero, Balda (García, min. 75), Gorrotxategi, Marín, Dadie (Orobengoa, min. 88), Fiabema eta Magunazelaia (kap.).

SD Tarazona: Azón, San Emeterio, Trilles, Amoah, Kortazar (Cocca, min. 83), Bueno (Cubillas, min. 72), Guiu (Errahaly, min. 63), Boubakar, Cano (Alonso, min. 83), Hermosa (Areso, min. 63) eta Dieste (kap.).

Gola: 1-0: Magunazelaia, min. 52.

Epailea: Irurtzun Artola. Etxeko taldeko Balda, Agote eta Arambururi, eta kanpoko  Trilles eta Diesteri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!