03-04 DENBORALDIA (12/14)

Estreinaldia Champions Leaguean

02-03 denboraldia Denoueix aulkian zela, gure historia berriko onena izan zen. Taldeak azken jardunaldi arte borrokatu zuen hirugarren Liga titulua, baina Real Madridek garaitu zuen azkenean. Txapeldunorde izateak Europako txapelketa nagusiko ateak ireki zizkigun: Champions Leaguea.

Taldea multzo fasera sartu zen zuzenean eta zozketak Juventus, Galatasaray eta Olympiakos ipini zizkigun arerio bezala.

2003ko irailaren 17an Anoeta dotore jantzi zen bere Championseko estreinaldirako. Arerioa Olympiako greziarra, bere herrialdeko talde boteretsuenetariko eta europar txapelketako ohiko taldea Karembeu eta Djordjevicekin besteak beste.

Sufritutako partida batean, kosta egin zitzaion Realari greziarren harresia botatzera. Kovacevicek sartutako penalti bat 80. Minutuan garaipena etxean utzi zuen.

Bigarren jardunaldian Realak Turkia bisitatu zuen Galatasarayren aurka jokatzeko. Turkiarrek maila handiko jokalariak zituzten taldean, Frank de Boer edo Hakan Sukur besteak beste. Gainera, zaleek sortzen zuten giro beroak kezkatzen zuen. Ondo hasi zen Reala, 3. minuturako Kovacevicek 0-1ekoa lortu ondoren. Abantaila handitzeko aukerak izan arren, 61. minutuan Hakan Sukurrek berdinketa eskuratu zuen. Txuri-urdinek erreakzionatu eta Xabi Alonsoren burukada batekin korner batean garaipena eskuratu zuten.

Lehen itzulia Turinen itxi zuen Realak. Buffon, Nedved, Zambrotta edo Trezegueten Juventus aurkari. 7. minuturako Realak 2-0 galtzen zuen Trezeguet eta Di Vaioren golekin. 45. minutuan Di Vaio berak hirugarrena lortu zuen eta Trezeguetek 4-0ekoa 25 minutu falta zirenean. Realak ohorearekin amaitu nahi izan zuen partida eta Tudorrek bere atean eta De Pedroren golekin falta jaurtiketa zuzenean behin betiko 4-2koa ipini zuten.

Errebantxa animoarekin hartu zuten italiarrak Anoetan. Reala garaipenaren bila irten zen eta nahiz eta pare bat aukera garbi izan, ezin izan zuten Buffon gainditu. Partida hutsean amaitu zen eta puntu horrekin txuri-urdinak bigarren mantentzen ziren.

Azken aurreko jardunaldian Atenasera joan zen Reala, sailkapena ziurtatuko zion garaipenaren bila, Galatasaray eta Juventusen arteko berdinketak balio zuen baita. Gipuzkoarrek jokoa kontrolatu zuten lehen zatian eta saria eskuratu zuten Igor Gabilondoren gol batekin. Bigarrenean, zaleen bultzadaren laguntzarekin, Stoltidis eta Castillok buelta eman zioten markagailuari. Txuri-urdinak, 10ekin Kovacevicek gorria ikusi ondoren, puntu baliotsu bat lortu zuten Schürreren golarekin.

Galatasarayren garaipenak Juventusen aurka sailkapena azken jardunaldira atzeratu zuen. Helburu berdinarekin iritsi ziren turkiarrak Anoetara. Realari berdinketa balio zion, baina porrotak kanpoan uzten zuen. Momentu txarrean iritsi zen partida etxekoentzat. Jaitsiera postuetan eta Westerveld eta Kovacevicen bajekin. Galatasaray, garaipena behar arren, atzean gorde zen aukera baten esperoan eta 26. minutuan Hakan Sukurrek aurrea eman zien. Txuri-urdinak ez ziren bera etorri eta 51. minutuan lortu zuen berdinketa De Paulak. Merezitako sailkapena lortu zuen Realak final zortzirenetarako.

Arerio posibleak Arsenal, Manchester United, Chelsea, Milan, Olympique Lyon edo Monaco ziren. Zozketak Reala Lyongo taldearekin parekatu zuen, Juninho, Essien, Elver edo Govouren mailako jokalarien aurka.

Joaneko partida Anoetan jokatu zen otsailaren 25an. Txuri-urdinek ez zuten neurketa ona jokatu nagusi zen arerio baten aurka eta Schürreren gol batek bere atean 0-1ekoarekin Lyonera jutea behartu zuen Reala.

Martxoaren 9an jokatu zen itzulera Gerlanden. Taldeak adorea erakutsi zuen eta partidaren kontrola bereganatzen joan zen. Beharrekoa zen zortea falta izan zitzaion Realari. Defentsa frantziar batek atepean atera zuen Xabi Alonsoren burukada bat 75. minutuan. Handik bi minutura, kontraeraso batean, Juninhok kanporaketa eta txuri-urdinen parte hartzea Championsean itxi zuen. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!