Real Sociedad 1-2 RSC Anderlecht

Estropezu

Vídeo

Realak 1-2 galdu du RSC Anderlechten aurka Europa Leagueko faseko bigarren jardunaldian. Donostiarrak partida hasi eta berehala aurreratu diren arren, bisitariek hamar minututan neurketa iraultzea lortu dute eta gure taldea punturik gabe utzi dute.

Partida ahalik eta modurik hoberenean hasi da, txuri urdinek bost minutura sartutako golari esker. Sadiqek erdiraketa bat jarri du eskuin hegaletik eta Marinek, bigarren zutoinean, ezkerkada batekin errematatu du baloia sare barrura bidaltzeko. Bigarrena oso gertu egon da handik gutxira Sadiqen burukada batekin. Belgikarren lehen iritsiera arriskutsuan, ordu erdia bete aurretik, Luis Vazquezek Dreyerren pasea aprobetxatu du baloia gurutzatu eta partida berdintzeko. Donostiarrek erantzun nahi izan dute eta Aihenek, gutxigatik joan den ezkerkada batekin, bigarrena sartzeko aukera izan du. Atsedenaldia baino pixka bat lehenago bisitariek markagailua iraultzea lortu dute Leoniren aldaratze baten bitartez. Lehen zatiko azkena Oskarssonek izan du, langan jo duen jaurtiketa indartsu batekin.

Txuri-urdinak emaitza aldatzeko gogoz irten dira, eta nagusi agertu dira aldageletatik igaro ostean. Oskarssonek, apur bat desbideratuta joan den ezkerkada batekin, norgehiagoka berdintzetik gertu egon da berriro. Martinek eta Braisek ere bi aukera on izan dituzte buruz, baina ez dira sartu gutxigatik. Azkenetako bat Takek izan du, baina Stroeykensek bere jaurtiketa gelditu du. Txuri urdinak saiatu dira, baina ezin izan dute belgikarren horma bota.

Europak ez du barkatzen. Porrota lehiaketaren bigarren jardunaldian. Orain, berriz ligan pentsatzera. Igandean Atletico Madril hartuko dugu etxean. 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Remiro, Odriozola (Barrene, min. 46), Aritz (kap.), Martín, Pacheco (Aguerd, min. 46), Aihen, Turrientes, Brais Méndez, Marín (Sergio Gómez, min. 67), Sadiq (Take, min. 46) eta Óskarsson (Oyarzabal, min. 75).

RSC Anderlecht: Coosemans (kap.), Foket (Sardella, min. 63), Jørgensen, Simić, Ndiaye (Augustinsson, min. 74), Leoni, Rits, Stroeykens (Ashimeru, min. 88), Dreyer (Dolberg, min. 74), Degreef (Verschaeren, min. 63) eta Vázquez.

Golak: 1-0: Marín, min. 5; 1-1: Vázquez, min. 29; 1-2: Leoni, min. 39.

Epailea: Marian Barbu (Errumania). Txartel horia erakutsi die etxeko Óskarssoni eta kanpoko Rits eta Foketi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!