ESTREINALDIA HANDIA

Eta Belodromoak Sua hartu zuen

Vídeo

A ze nolako estreinaldia. Mikel Fuentes eta Aurkene Arizak zuzendutako ‘Sua – Irabazi arte’ dokumentalak bi mila persona inguru Bildu zituen atzo Antonio Elorza Belodromoan. Barre egin zuten, emozionatu, hunkitu eta, batez ere, harro atera ziren gure taldeak Granadan lortutakoarekin. Istoria pertsonalak, sekzio osoaren erronkak, taldearen eguneroko jarduna, finalaren aurreko egunak… Sentimendu asko sentsibilitate eta maitasun itzelarekin eginiko filmean.

Talde osoa estreinaldian izan zen egun ahaztezin hartan bizitako guztia berriro berbizitzeko. Protagonistez gain Zinemaldiko zuzendaria, Jose Luis Rebordinos, Realeko presidentea, Jokin Aperribay, mutilen lehen taldeko Asier Illarramendi eta Mikel Oyarzabal kapitainak eta kirol munduko beste hainbat pertsona bertan izan ziren. Denek gozatu ederra hartu zuten ‘Sua – Irabazi arte’ filmak sortarazten dizun emozioarekin.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!