Igande honetan, Realak lehen mailara igo berri den FC Levante las Planas hartuko du etxean, berriro ere bere afizioaren aurrean hiru puntuak eskuratzeko helburuarekin.
Talde txuri-urdina une egokian iritsi da, derbian lortutako garaipen handiaren ondoren. Atsedenaldia ezinbestekoa izan da donostiarrentzat eta garaipenaren bidean jarraitzeko behar den indar guztiarekin itzuli direla erakutsi dute.
Bistan da gainera, Natalia Arroyoren taldeak, behar duten joko eta eraginkortasun mailara itzultzea lortu duela.
FC Levante las Planas taldeari dagokionez aldiz, igo berri den taldea da eta lau partida daramatza punturik batu gabe, baina oso emaitza estuekin beraz, talde donostiarrak kontuz ibili beharko du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin