Reala etxera itzuliko da, igande honetan, Levante UDren aurka jokatzeko, garaipen bat berriz eskuratzeko helburuarekin. Partida José Luis Orbegozo zelaian jokatuko da, 12:00etatik aurrera.
Txuri-urdinek bolada txarra eten nahi dute, baina horretarako ligako historikoetako bat gainditu beharko dute. Entrenatzaileak, Sánchez Verak, aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez: "Lasai gaude, baina irabazi behar dugu. Taldea ondo dago... Levantekiko maitasun eta errespetu handia dut, jokalari erabakigarriak eta kalitate handikoak ditu. Partida zaila izango da".
BIGARREN TALDEA
Gorka Álvarezen jokalariek Zaragoza CFFren aurka jokatuko dute, igande honetan, martxoaren 16an, 16:00etatik aurrera Zubietan. Hirugarren garaipen jarraian lortzeko helburuarekin hartuko dituzte mañoak.