SANSE – REAL SPORTING (LARUNBATA, 18:30)

Etxeko dinamika ona mantendu

Sansek Real Sporting hartuko du larunbat honetan Anoetan. Txuri-urdinak modu krudelean erori ziren pasa den asteburuan Mendizorrotzan Mirandesen aurka hamar jokalarirekin ordu erdi baino gehiago jokatu eta partidaren azken txanpan errebote baten ondorioz gol bat jaso ondoren. Etxera itzulita, donostiarrek ez dute norgehiagokarik galdu eta beste garaipen bat lortu nahi dute jaitsiera postuetatik kanpo mantentzeko.

Gijondarrak, bestalde, Errege Kopako bigarren kanporaketa gainditzetik datoz, hain zuzen ere Mirandes mendean hartuta, nahiz eta ligan bost jardunaldi jarraian irabazi gabe egon eta garaipena lortzeko premiarekin iritsi. Etxeako dinamika ona mantentzera, gure futboleko historiko baten aurrean. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!