REAL SOCIEDAD - REAL BETIS FÉMINAS (IGANDEA, 12:00)

Etxeko lehena

Realak, igande honetan, Real Betis Féminas taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, etxean garaipenarekin hasteko helburuarekin. 

Txuri-Urdinek ez zuten hasierarik onena izan Los Cármenes zelaian, baina selekzioen geldialdiaren ondoren pilak kargatuta iritsi dira. Natalia Arroyok prentsaurrekoan adierazi duenez, "Betis aurkari zaila izango da, hiru puntu batzetik dator, eta norgehiagoka honi aurre egiteko konfiantza izango du", hori dela eta, indartsu atera beharko dira lehen minututik. 

BIGARREN TALDEA

Harrobiko taldea Viajes Interrías Fútbol Femenino taldearen aurka arituko da larunbatean, 15:30ean, Zubietan. Aurreko astean ez zituzten sentsaziorik onenak batu, hobetzekoa izan zen lehen zatiaren ondoren eta lehen bi jardunaldietan edukitako sentsazioetara itzuli nahi dute. Gorka Álvarezen jokalariak, etxean lehen aldiz hiru puntu batzeko helburuarekin aterako dira. 

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!