Keler Espazioak bihar irekiko ditu ateak, Reala urrunetik animatzeko. Gaueko bederatzietatik aurrera, talde txuri urdinak Nikosian jokatuko du, milaka kilometrotara, baina partidaz gozatu ahal izango dugu elkarrekin gure etxean, Reale Arenan. Izan ere, jatetxe gunea, Gastrogune, gaueko zortzietatik hamaiketara egongo da martxan.
Landing page berria
Klikatu hemen eta ikusi
Lehen hilabeteetan harrera bikaina izan duenez, gaur Keler Espazioaren (kelerespazioa.realsociedad.eus) web ofiziala jarri da abian. Aisialdirako gune berritzaile honek 1.000 metro karratu baino gehiago ditu eta, otsailean inauguratu zenetik, arrakasta handia izan du partida edo ekitaldi bakoitzean.
Keler Espazioa diziplina anitzeko gunea da, non adin ezberdinei zuzendutako hiru gune elkartzen diren: Gastrogune (sarrera libreko taberna), LG Gaming eta Fan Zone. Gainera, ekitaldiak egiteko alokatu daiteke (urtebetetzeak, jai pribatuak, enpresa-ekitaldiak, kontzertuak, gaming txapelketak…).
Gaurtik aurrera, klik bakar batekin, erraz eta oso modu bisualean eskura dezakezu behar duzun informazio guztia. Kontzertu eta jardueren agenda, jardunaldi bakoitzerako eskaintza gastronomikoa eta gure jarraitzaileentzako hainbat eta hainbat alderdi interesgarri. Sartu eta ikusi!

Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin