Kontinenteko txapelketa nagusian, Realaren parte hartzea askoz ere hobea izan zen aurrekoan baino.
Lehenengo txandan, Islandiako Vikingur taldeari gailendu zitzaion Reala. Reykjavikeko partidan, donostiarrek 0 eta 1 irabazi zuten, Satrustegiren gol bati esker. Itzulerakoan ere irabazi egin zuten, 3 eta 2, Uraldek bi gol eta Satrustegik gol bat sartuta.
Bigarren txandan, berriz, Celtic Glasgowen aurka jokatzea egokitu zitzaion Realari. Realekoek 2 eta 0 irabazi zuten Atotxan, Satrustegik eta Uraldek egindako gol banari esker. Glasgowen, berriz, Realak aurrea hartu zuen Uralderen gol baten bidez, eta McLeoden bi golek Celtici garaipena eman zioten arren (2-1), kanporaketa Realak irabazi zuen.
Hurrengo kontrarioa Portugalgo txapelduna izan zen: Lisboako Sporting. Joaneko partidan donostiarrek galdu egin zuten: 1 eta 0. Hala ere, itzulerakoan, Larrañagaren eta Jose Mari Bakeroren golek 2 eta 0ekoa jarri zuten markagailuan eta Reala finalerdietarako sailkatu zen.
Aurkaria Alemaniako txapelduna zen, Hanburgo. Joaneko partida, Atotxan jokatu zena, banako berdinketarekin amaitu zen, Rolffek sartutako gola Gajatek sartutakoarekin orekatu ondoren. Itzulerakoan, alemaniarrek aurrea hartu zuten Jakobsen gol baten bidez. Diegok berdinketaren gola egin zuen Realarentzat, baina minutu gutxi falta zirela, Von Heesenen golak garaipena eta finalerako txartela eman zion Hanburgori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin