ALAZNE ESTENSORO

Europako txapeldunorde

Alazne Estensoro 17 urtez beherakoen Europako txapeldunorde izendatu da, gaur arratsaldean jokatutako finalean 2-3 Frantziaren aurka galdu ondoren.

Taldeen fasea gainditu ondoren, Ingalaterra izan zuten aurkari finalaurrekoan eta 3-1 gailendu ziren. Gaur arratsaldean aldiz, Frantziaren aurka neurtu dituzte indarrak finalean. Neurketaren lehen zati bikain bat osatu dute arrisku egoerak sortuz, baina Provosten taldea 0-3 aurreratu da markagailuan, eta partida ia erabakita utzi dute. Eugenio Gonzalez Matínen neskak aldiz, partida berdintzen saiatu dira denak erabakita zirudienean eta 79 eta 80 minutuetan helburutik gertu ibili dira Vicky López gaztearen bi golei esker.

Zorionak Alazne lortutako zilarrezko dominagatik.

Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!