SANSE 0-2 REAL VALLADOLID

Ez da iristen

Vídeo

Garaipen desiratua ez da iristen. Gaur, ezta punturik ere. Sansek huts eta bi galdu du Real Valladoliden aurka Reale Arenan. Pucelako taldea hobea izan da eta merezitako garaipena lortu du.

Partida hasierak aukera garbi asko utzi dizkigu Pucelakoentzat. Ayesaren aurka ez dute asmatu, baina lehen mailara berandu baino lehen itzuliko den taldea dela argi utzi dute. Sanse borondatez agertu da, eta nahiko erraz iritsi da area ingurura, baina ez du Masip gehiegi behartu. Navarrok eta Djouahrak area kanpotik egindako jaurtiketa pare bat izan dira gazteen abagune nabarmenenak.

Bigarren zatian partidako lehen minutuetan gertatutakoa errepikatu da, Valladolid arrisku handiarekin iritsita. Hainbeste iritsi dira eta azkenean gola iritsi da. Weissmanek sarera bidali du Ayesaren aldaratze bat lehen zutoinera egindako erdiraketa baten ondoren. Sanse berriz ere atzetik, maldan gora arraunean. Alonsorenak saiatu dira berdinketa lortzen eta ez dira urruti egon, batez ere Lobeteren ezkerkada gurutzatu batekin. Masipek kornerrera bidali du. Azken txanpan, Valerak bere oinetan izan du berdinketaren gola, baina kanpokoen atezainak baloia desbideratzea lortu du. Azkenengo minutuan Luis Perezek huts eta bikoa egin du kontraeraso batean Ayesa kornerra errematatzera igo dela aprobetxatuz.

Sansek porrotarekin agurtuko du urtea. Oporrak ondo etorriko zaizkio burua garbitzeko, pilak kargatzeko eta partida bakoitzean erakusten duen borondate horrekin itzultzeko. Hobetzen jarraitzea, hazten jarraitzea eta gero eta hobeto lehiatzea. Hori izango da helburua. Horrela hasiko dira emaitzak iristen, ziur. Aupa, Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco (Magunazelaia, min.81), González de Zárate, Pacheco, Martín, Turrientes (Cap), Pokorny (Valera, min.86), Djouahra (Olasagasti, min.69), Navarro (Alkain, min.69), Lobete eta Karrikaburu.

Real Valladolid: Masip (cap), Pérez, Javi Sánchez (Olivas, min.75), El Yamiq, Nacho, Aguado (Cristo min.75), Roque Mesa, Plata (Sergio León, min.63), Toni Villa (Kike, min.81), Oscar Plano eta Weissman (Alcaraz, min.75).

Golak: 0-1: Weissman, min.61; 0-2: Luis Pérez, min. 90+5.

Epailea: Pulido Santana. Txartel horiak etxeko Pachecorentzat eta Javi Sanchez kanpotarrarentzat.

Asistentzia: 2.582 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!