ZARAGOZA CFF – REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Ez dute ezustekorik nahi

Vídeo

Emakumezkoen taldeak Pedro Sancho zelaia bisitatuko du igande goizean hiru puntu berri lortzeko helburuarekin. Txuri-urdinek ez dute ezustekorik nahi Zaragoza CFFren aurka, jaitsiera postuetan dagoen taldea eta bizirik jarraitzeko azken aukeren aurrean aurkitzen dena, eta hiru puntu berri lortzen saiatuko dira Erreginaren Koparako sailkapena ematen duen azken postutik gertu mantentzeko.

Denboraldian zehar taldeak eraman duen bilakaera positiboak saria merezi du denboraldi amaieran. Horretarako, Gonzalo Arconadarenak arreta handia ipini behar izango dute ezustekorik ez izateko. Neurketa zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en.

Deialdia ondorengoa da: Cris, Mariasun, Gaste, Ramajo, Iraia, N. Miralles, Soldevila, B. Beltrán, Itxaso, Etxezarreta, L. Baños, Chini, Beristain, Zornoza, Leyre F., Manu, N. Eizagirre eta Nahikari. Michi Goto eta Titay Calvo kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!