Laugarren garaipena jarraian bilatuko du Sansek igande honetan Lasesarren. Imanol Alguacilenak joko eta konfiantza momentu on batekin daude. Txuri-urdinak sei puntura daude igoera postuetatik eta ez dute bolada on hau eten nahi.
Horretarako igoera postu baten borrokan dagoen Barakaldo garaitu behar izango dute. Bizkaitarrak zazpigarren dira 44 punturekin, Sansek baino bi gehiago. Real Madrid Castillaren aurka galdu arren azken jardunaldian, talde bizkaitarra sendo mantentzen da etxean. Gipuzkoarrek bere onena eman behar izango dute saria lortzeko.
Deialdia partida baino lehen ezagutuko da.
3. Maila: Real Sociedad C - Portugalete (larunbata, 15:30)
Gure hirugarren taldeak, 2017ko bolada ona eten eta gero Zallaren aurka, garaipen berri bat bilatuko dute Zubietako z7an. Txuri-urdinek igoera postuen borrokan murgilduta dagoen Portugalete hartuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin