Realak agur esango dio igande honetan Reale Arenari Munduko Txapelketa amaitu arte. Datorren asteko bi konpromisoak baino ez dira falta, asteazkenean Sanchez Pizjuanen eta igandean Kopan, denboraldiko lehen fase bikain bati amaiera emateko.
Atzo Europa Leaguen bizi izandakoak, talde honekin aspalditik zoriontsuak garela islatzen du. Asteburu honetan taldea merezi duen bezala ‘gero arte’ esateko aukera emango digu, zaletuen baldintzarik gabeko babesarekin.
Ezin bazara etorri, laga zure bazkide txartela
Gogoratu, igandeko partidara joaterik ez baduzu, bazkide txartela klubari eta senide edo lagunen bati laga diezaiokezula. Gaur egun, 200 bat lagapen egin zaizkio klubari, eta dagoeneko martxan dago familiartekoei edo lagunei lagapena.
Nola utzi bazkide txartela? Klikatu hemen
Sarreren salmenta
Bestalde, ché taldearen bisitarako sarrerak salgai daude oraindik. Zaleen erantzuna ere azpimarratzekoa da, denboraldi honetan lau partidatan agortu baitira sarrerak (FC Barcelona, Atletico Madrid, Real Betis eta Manchester United).
Non erosten ditut sarrerak? Klikatu hemen
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin