Imanol Agirretxe eta Aintzane Encinas gure klubaren iragana eta oraina dira. Kamiseta txuri-urdina janzten 11 eta 13 denboraldi eman ondoren, hurrenez hurren, gaur egun Zubietaren egituraren parte dira, prestatzaile gisa. Biak gure oroimenean daude, golerako zuten erraztasunagatik, elkartzeko zuten kalitateagatik eta, batez ere, erakutsi zutelako eta erakusten jarraitzen dutelako Made in Gipuzkoa eta Zubietako jokalarien funtsa zer den.
Gorriz, Xabi Prieto, Aitor López Rekarte, Zamora, Remiro eta "Apari" jokalarien bisiten ondoren, beste bi realzaleren txanda da, futbolari eta prestatzaile diren aldetik beren etapetako pasarte eta bizipenak partekatu ditzaten Reale Arenan barrena.
Horrela, datorren martxoaren 19an, 18:30etan, "Tour Reale Arena"n izena ematen baduzu, bi futbolari ohi horiekin batera egin ahal izango duzu gure etxean barrenako ibilbidea, gida espezializatu batekin batera, eta nahi dituzun galderak egin ahal izango dizkiezu. Goiburuko bideoan ikus dezakezu nolakoa izan zen bisita Álex Remiro eta Nahia Apariciorekin.
Imanolek eta Aintzanek sinatutako kamiseten zozketa
Tourrak barne hartzen duen guztiaz gain, bisita honetara etortzen diren guztien artean bi kamiseta zozkatuko dira: gizonezko taldearena bat, Imanol Agirretxeren sinadura eta serigrafia dituena; eta emakumezko taldearena bestea, Aintzane Encinesen sinadura eta serigrafia dituena.
Zer sartzen da bisitan?
Bisitaria Europako estadio abangoardistetako batean sar daiteke, eta honako hauek ezagutu ditzake: auditorioa, taldearen autobusa iristen den aparkalekua, trofeo garrantzitsuenak biltzen dituen tunela, izen handien paseoa, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta presidentetza-palkoa.
Denontzat diseinatutako bisita bat da, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea duena eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri dagoena.
Sarrerak eta prezioak (bazkideentzako eta RS Fanentzako deskontuak)
Leiho berriak gehituko dira, Reale Arena bisitatu ahal izateko.
Ordutegiak
Kontsultatu egutegia (aldaketak egon daitezke partidak edo ekitaldiak izanez gero Reale Arenan).