CA OSASUNA 0-3 FC BARCELONA

FC Barcelona garaile U13ko finalean

Vídeo

FC Barcelonak U13 Mailako Nazioarteko Txapelketa irabazi du CA Osasuna hiru eta huts mendean hartu ondoren gaur goizean Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatutako finalean.

Maila handiko norgehiagoka formakuntza futboleko erreferentzia diren bi taldeen artekoa. Katalanak nagusi izan dira lehenengo zatian, hiru gol sartu eta neurketa ia erabakita utziz. Colome, Arnau eta Marc izan dira golegileak. Bigarren zatia parekatuagoa egon da, baina azkenean ez da markagailua gehiago mugitu.

Goizean azken sailkapena lortzeko neurketak jokatu dira Real Sociedad Fundazioak organizaturiko txapelketan. RC Celtak bi eta bat irabazi dio Realari hirugarren amaitzeko. Real Madrid bosgarren geratu da penaltietan Lille OSC gailendu ondoren. EDF Logroño eta Ordizia zazpigarren eta zortzigarren amaitu dute txapelketa.

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: Mutilva (Burguete, min. 26), Cervera, Ziganda, Azagra, Larrion, Bonel, Iribarren, Aimar, Morales, Aldama (Berrio, min. 21), Astrain.

FC Barcelona: Cava, Fort, Colome, Olmedo, Prim, Simons, Dominguez, Marques, Arnau (Ortiz, min. 31), Quiles, Marc.

Golak: 0-1: Colome, min. 9; 0-2: Arnau, min. 14; 0-3: Marc, min. 24

Epailea: Aritz Beitialarrangoitia. Txartelik gabe.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!