Sansek konpromiso berri bati egingo dio aurre etxean asteburu honetan. Txuri-urdinek Cadiz hartuko dute Anoetan, gure futboleko beste talde historiko bat. Azken jardunaldian Almeriaren aurka berdindu ondoren (igoera zuzena lortzeko hautagaietako bat), donostiarrek hazten jarraitzeko eta lehen hiru jardunaldietan erakusten ari diren sentsazio onei eusteko erronka dute.
Cadiztarrek, Gaizka Garitanoren eskutik, bi garaipenekin eta berdinketa batekin ekin diote denboraldiari. Beste talde handi bat aurrean gure filiala probatzeko. Oraingoz, hasiera nabarmena izaten ari da. Espero dezagun luzaroan horrela izatea. Aupa Sanse!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin