Emakumezkoen taldeak larunbatean neurketa handia jokatuko du. Txuri-urdinek FC Barcelona hartuko dute etxean, txapelketako arerio indartsuenetarikoa. Igor San Miguelenak bigarren itzuliko bolada ezinhobeari jarraipena eman nahi diote. Lehen bi partidetan bi garaipen lortu dituzte. Lehenbizi Levanteren aurka etxean eta ondoren Granadilla mendean hartuz. Emaitza onek sailkapenean gora joateko balio izan dute.
Larunbatean aurkari zailenetariko bat bisitatuko du Zubieta. Barcelona bigarren sailkatua da 41 punturekin eta bakarrik bi porrot jasan ditu Ligan. Gainera, gol gutxien jaso dituen taldeenetarikoa da. Neurketa erakargarria jokatuko da z7an (10:45). Zaila izango da, baina Realak erakutsi du edozein aurkariaren aurka emaitza ona lortzeko gai dela eta garaipena bilatuko du berriro ere. BeIN Sports LaLigak zuzenean eskainiko du.
Deialdia ondorengo jokalariek osatzen dute: Cris, Mariasun, Iraia, Gaste, N. Mendoza, Soldevila, Ramajo, Etxezarreta, Chini, Itxaso, Titay, Cirauqui, N. Eizagirre, Beristain, Leyre F., M. Zelaia, Manu eta Nahikari. Albiste nagusia Titay Calvoren itzulera deialdi batera 4 hilabeteko lesioa gainditu eta gero. Nuria Sanchez baja medikoa da "mina belaunean", besteak kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.
Partida ikustera gerturatuko diren jarraitzaileei gogoratzen diegu neurketa hau ikusteko sarrera ordaindu behar dela (10 euro). Realeko abonatuek, berriz, ez dute sarrerarik ordaindu behar.
 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin