RS FUNDAZIOAREN EGUNA

Festa bikaina

Vídeo

Zubietako instalakuntzek egun handia bizi dute gaurkoan. Goizetik, milaka persona hurbildu dira ‘Real Sociedad Fundazioaren’ seigarren adizioa ospatzera. Fundazioaren egun handia, bai partaidetzan baita antolakuntzan ere. Familia, lagunak, txikiak, helduak… ez da inor falta izan Zubietan. 7.000 zale txuri-urdin gerturatu dira Zubiataraino Guztiak igande bikain bat pasatzeko ideiarekin Realarekin batera

Goiz-goizetik instalakuntzat kolorea hartzen joan dira, baita beroa ere bai. Aktibitate desberdinek zale asko jaso dituzte kirolean aritzeko, dibertitzeko eta espíritu solidarioarekin. 9:30etan hasi da eguna Zubietan. Futbola izan da protagonistetako bat. Aurreko urteetan bezala, neurketa asko jokatu dira. Futbol eskolak, Gipuzkoako Alebinen Eskola txapelketaren finalak, emakumezkoen partidak, gure LaLiga Genuineko taldearen neurketa…

Puzgarriak egon dira, margotzeko tailerrak, kirol egokitua Gipuzkoako Kirol Egokituari esker, belar hockeya aurtengo ligako txapeldunekin, atletismoa… Ez da ezer falta izan. Baita bertsoen tailerra ere, Bertsolari Eskolari esker. Txirri, Mirri eta Txiribiton aritu dira txikiak entretenitzen eta beraiekin jolasten. Lehenengo taldeko Aizpuruako autobusak ere (babesle nagusia) zaleen bisita asko jaso ditu.

Bihotzez elkarteari laguntzen

Aurreko edizioetan bezala, Real Sociedad Fundazioak gaurko eguna beste ekintza solidario bati eskaini nahi dio. Aurten Bihotzez-i lagundu zaio, kardiopatiak dituzten neska eta mutilen familien elkarteari. Elkarte honek leku berezia izan du Zubietan, Gipuzkoa Solidarioa-ko elkarteak bezala.

Bihotzez elkartearen zozketaren zenbaki sarituak

Arratsaldean hainbat sari zozketatu dira tiketak erosi dituztenen artean. Bildutako dirua Bihotzez elkarteari zuzenduta egongo da. Zenbaki sarituak hurrengoak izan dira: 1453 (1. sorta), 3396 (2. sorta), 4753 (3. sorta), 4452 (4. sorta), 5640 (5. sorta), 4254 (6. sorta), 5645 (7. sorta), 4541 (8. sorta), 3306 (9. sorta) y 5840 (10. sorta). Opariak Arcco Amaran Etorkizuneko Anoetako eserlekuen aukeraketarako zabaldu den espazioaren ondoko dendan egongo dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!