BILBAO ATHLETIC - SANSE (LARUNBATA, 21:30)

Filialen arteko derbia Lezaman

Sansek Bilbao Athletic bisitatuko du larunbatean Lezaman, filialen derbian. Sergio Franciscoren mutilek garaipen sendo bat lortu zuten aurreko jardunaldian Gimnástica Segovianaren aurka Zubietan (4-1). Talde donostiarrak bi neurketa bikainak burutu ditu jarraian etxean eta joko maila mantentzen saiatuko da derbia bezalako partida berezi batean. Etxekoek, bestalde, Cultural Leonesa bat eta hiru garaitu zuten azkeneko asteburuan, beraz konfidantzarekin iritsiko dira neurketa honetara. Erronka polita txuri-urdinentzat, sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko hiru puntuak bilatuko dituzte eta. Aupa Sanse!

DEPORTIVO ARAGÓN - REAL C (IGANDEA, 12:00)

Gure hirugarren taldeak Deportivo Aragón bisitatuko du igandean. Txuri-urdinei bi puntuk ihes egin zieten aurreko jardunaldiko azken jokaldian CD Alfaroren aurka, partida bina berdinduta amaituz. Óscar Fernándezen taldeak garaipen bat eta berdinketa bat lortu ditu azkeneko bi partidatan eta bide beretik jarraitzen saiatuko da neurketa honetan. Etxekoek, bestalde, CD Subizari eginiko bisitan bi eta huts galdu zuten eta garaipena bilatuko dute beraien zelaian.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Emakumezkoen Kadetea - CD Anaitasuna (RSTV)

15:00 Kadeteen Euskal Liga - Athletic Club (RSTV)

17:00 Ohorezko Jubenilen Nazional Maila - UDC Txantrea KKE (RSTV)

19:30 Emakumezkoen C Taldea - Zarautz KE (RSTV)

Igandea:

10:00 Ohorezko Kadetea - Tolosa CF (RSTV)

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!