Sansek talde filialen arteko lehia izango du asteburu honetan Taxoaren Osasuna Promesasen aurka. Gipuzkoarrek bi emaitza positibo lortu dituzte jarraian, berdinketa eskuratu zuten Mieresen eta Lealtad garaitu zuten azken jardunaldian, eta hirugarren baten bila doaz sailkapenean gorantz jarraitzeko. Joko erakargarri batekin, gazteak hazten jarraitzen dute jardunaldiak aurrera doazen heinean.
Gorritxoek ez dute modu onenean hasi denboraldia. 7 puntu eskuratu dituzte lehen zortzi jardunaldietan eta jaitsiera zuzeneko postuetatik gertu dabiltza, hamaseigarren dira sailkapenean. Azken jardunaldian porrota jasan zuten Logroñon eta puntuak etxean uzteko behartuta daude.
Zerrenda ondorengo jokalariek osatzen dute: Garrancho, Zubiaurre, Alex, Gorosabel, Ugarte, Le Normand, Lapeña, Arrieta, Sanz, Guevara, Gorostidi, Saenz, Muguruza, Capilla, Olaizola, Merquelanz, Calvillo, Jauregi. Baja medikoak dira Pablo Sisniega eta Luca Sangalli.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin