LARUNBATA (16:00)

Filialen derbia Zubietan

Vídeo

Bigarren B Mailako bigarren jardunaldian iristen da denboraldiko partida erakargarrienetako bat. Sansek Bilbao Athletic hartuko du larunbatean (16:00tan) Jose Luis Orbegozo zelaian. Imanol Alguacilen taldeak maila oneko garaipena lortu zuen estreinekoan Lizarran eta jarraipena eman nahi izango diote etxean zaleen laguntzarekin. 

Derbietan berti gertatu ohi den bezala, ez du inporta nola iristen diren bi taldeak. Hankak pisutsuak daude oraindik aurredenboraldian egindako lanarengatik, baina partida hauek detaile txikiek erabakitzen dituzte. Horietarako prest egon beharko dira txuri-urdinak.

Hasiera Hirugarren Mailan (larunbata, 18:30)

Real C-k bere laugarren urtea ekingo du Hirugarren Mailan asteburu honetan. Larunbatean, 18:30tan, Tabira jokatuko dute gipuzkoarrek Cultural de Durangoren aurka. Neurketa zorrotza izango da jokalari gazte hauen formakuntzaren fase honen lehen urratsean. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!