JUNIOR FC - REAL SOCIEDAD (LARUNBATA, 13:00)

Final berri bat

Gure belar hockeyeko taldeak Junior FC-ren zelaia bisitatuko du asteburu honetan pasa den jaurdunaldian Bera Beran jasandako porrota ahazteko helburuarekin. Txuri-urdinek Ligako txapelketa lortu zuten azkeneko denboraldian katalanen aurka finalean, eta arrakasta hori errepikatu nahi dute oraingoan ere.

Jorge Perezen neskek aurpegia eman dute beti Junior FC-ren aurka eta momentu on bat da aurrera pauso bat eman eta sailkapenean finkatzeko. Katalanak bosgarren postuan kokatuta daude sailkapenean, eta gipuzkoarrak seigarrenean; beraz, garaipen batekin aldea murriztu egingo litzateke.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!