JUNIOR FC 5-1 REAL SOCIEDAD

Final Fourrik ez aurten

Gure belar hockey taldeak ez du aurten Final Fourra jokatuko. Gaur galdu egin du Junior FC-ren aurka partida erabakigarrian eta agur esan dio denboraldiari.

Atzo lortutako binako berdinketaren ostean gaur txuri-urdinek ez dute bere eguna izan eta merezita galdu dute kataluniarren aurka. Atsedenaldira bat eta hutseko markagailuarekin iritsi da, baina etxekoek bost minutu Itzel izan dituzte hirugarren laurdenaren hasieran eta, hiru gol sartu eta partida erabakita utzi dute. Partida honekin amaitu egin da Realaren ibilbidea aurtengo denboraldian. Hazi egin da taldea, asko, eta ezin dugu ahaztu Eurohockey Club Cup txapelketan lorturiko zilarrezko domina. Datorren urtean indar gehiagorekin itzuliko dira. Atxurrak Gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!